Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiptoko militarrak, pozik erreferendumarekin

Konstutituzio honek legitimatu egiten du uztailean militarrek egindako estatu kolpea, Mursi presidente islamista bota eta Anaia Musulmanen buruzagitza atxilotu zutenekoa.

Egiptoko militarrak oso gustura daude Konstituzioaren erreferendumak izan duen emaitzarekin. Dena den, garaipen engainagarria izan da. Botu emaleen %97k baietz esan dio konstituzio berriari.

Gogoratu, konstutituzio honek legitimatu egiten duela uztailean militarrek egindako estatu kolpea, Mursi presidente islamista bota eta Anaia Musulmanen buruzagitza atxilotu zutenekoa.

Baina, parte hartzeari erreparatuz, militarren garaipena ez da hain borobila izan. Botu eskubidea zuten egiptoarren %37k soilik parte hartu duelako.

Abstentzio altua ohikoa da Egipton. Baina, argi dago oraingoan Anaia Musulmanek izan dutela zerikusirik, galdeketa boikoteatzeko deia egin baitzuten.

Hala ere, aste honetako konstituzio erreferendumak iazkoak baino emaitza hobeak izan ditu. Orduan, Mursik konstituzio islamista onartzeko antolatu zuen galdeketa. Eta are baxuagoa izan zen parte hartzea, %33koa.

Baiezkoen kopurua ere oraingoaren oso azpitik geratu zen: %64an. Horretan oinarritzen dira militarrak adierazteko beren konstituzioak babes zabalagoa duela islamistek egin zutenak baino. Dena den, berdin da. Egipto bitan zatituta dago eta gogotik egin beharko da lan hondamendi hori konpontzeko.

Albiste gehiago mundua

(Foto de ARCHIVO)

El Nobel de medicina premia Mary Brankov, Fred Ramstell y Shimon Sakaguchi por  la tolerancia inmune periférica



REMITIDA / HANDOUT por NOBEL

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

01/1/1970
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2025eko Medikuntzako Nobel saria irabazi dute Brunkowek, Ramsdellek eta Sakaguchik, tolerantzia immunologiko periferikoarekin lotutako aurkikuntzengatik

Mary E. Brunkow, Fred Ramsdell eta Shimon Sakaguchi saritu dituzte immunitate-sistemaren segurtasun-guardiak (T zelula erregulatzaileak) identifikatzeagatik. Zelula immunitarioek gure organismoari eraso egitea saihesten dute horiek, hortaz, denborarekin, gaixotasun autoimmuneak artatu eta sendatu ahal izatea espero dute.

Unas 350 personas han sido ya rescatadas mientras continúan las operaciones de búsqueda en zonas de gran altitud, con rutas bloqueadas por varios metros de nieve.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka mendizale harrapatuta daude Everesten, elur-ekaitz handi baten ondorioz

Dagoeneko, 350 pertsona inguru atera dituzte; altitude handiko eremuetan bilaketa-lanekin jarraitzen dute. Elurra pilatu da eta bideak itxita behar izan dituzte. Ekaitzaren ondorioz ehunka mendizale ezin atera geratu ziren larunbat gauean itsas mailatik 4.200 metrora dagoen Gama haranean. Dozenaka denda erori ziren eta haizearen ondorioz helikopteroek ezin izan zuten erreskaterik egin. 

Gehiago kargatu