Global Sumud Flotilla
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Flotillako euskal ekintzaileak gauerdian iritsiko dira Loiura

Lau euskal ekintzaileak Atenasen daude, eta handik hartuko dute hegazkina Bilbora. Aurreikusten da astelehenean lurreratzea Bizkaiko aireportuan, 23:14ak aldera.

Global Sumud Flotillaren barruko irudia. Argazkia: Twitter.

Global Sumud Flotillako lau euskal ekintzaileak Tel Avivetik atera dira.

Horiekin batera, Espainiako nazionalitatea duten herritarrak ere itzuliko dira, funtzionario bati hozka egiteagatik atxilotutakoa izan ezik.

Espainiako 23 ekintzaile eta Euskal Herriko 4 lagun israeldarren zaintzapean zeuden; izan ere, espainiarren taldeko kide bati Ktzioteko kartzelako funtzionario bati kosk egitea leporatzen zioten.

Bestalde, Israelgo Poliziak baieztatu du azken horrek atxilotuta jarraituko duela, kartzelako langileari zauri arinak eragin omen zizkion.

Jose Manuel Albares Kanpo ministroak adierazi duenez, goizean goiz Zaragozatik Atenasera abiatu den Espainiako Aire Armadako hegazkinean bueltatuko dira 27 ekintzaileak.

Lau euskal herritarrek hegazkina hartuko dute Bilbora, 20:30ean, eta 23:14ean iristea aurreikusten da.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X