Zer negoziatuko da igande honetatik aurrera Gazako bake planari buruz?
Donald Trumpek proposatutako 20 puntuko plana ez dute erabat onartu palestinarrek; izan ere, Hamasek negoziatzea eskatu du airean geratuko liratekeen gai batzuen xehetasunak.
Gazako Zerrendarako bake plana negoziatuko dute igande honetatik aurrera. Estatu Batuetako ordezkariak larunbat honetan abiatu dira Kairoko bilerara (Egipto), Steve Witkoff buru dutela.
Horretan, negoziatzaile israeldar eta arabiarrekin batera, estatubatuarrek parte hartuko dute Donald Trump AEBko presidenteak bultzatutako 20 puntuko planaren inguruko negoziazioetan.
Hala, Benjamin Netanyahu ministro israeldarrak eta indar palestinarrek onartu zuten. Azken horiek, gatibu israeldarrak askatzea ere onartu zuten.
Planak gerraren amaiera du helburu. Ostean, Donald Trumpek eta Tony Blairrek, EBko lehen ministro ohiak, hartuko lukete "trantsizio gobernu" baten buruzagitza. Hala ere, horretarako egun diren bahitu guztiak askatu beharko lituzkete; alegia, Hamasek dituenak eta baita Israelek dituen biziarteko 250 kartzelatuak eta beste 1.700 atxilotuak ere.
Ostiral honetan bertan, Trumpek igandera arteko epea eman zion Hamasi proposatu zuen bake plana onartzeko, edo, bestela, talde islamistaren aurka "inoiz ikusi ez den infernua" piztuko zela ohartarazi zuen.
Orokorrean eragile guztiek onartu duten arren, oraindik ere puntu batzuetan hiru negoziatzaileak ados jarri beharko dira Gazako Zerrendak pairatzen duen genozidioarekin amaitzeko.
Donald Trumpen planaren onarpena, beraz ez da erabatekoa Palestinako lurretan, Hamasek airean geratuko liratekeen gai batzuen inguruko xehetasunak negoziatzeko eskatu baitu.
1. Laguntza humanitarioa
Alde batetik, laguntza humanitarioarekin zer gertatuko den zehaztea falta da; hau da, berriz ere nazioarteko erakundeen esku egongo den.
2. Palestinaren etorkizun politikoa
AEBko presidenteak egindako "trantsizio gobernuaren" proposamena gorabehera, ez dago erabat argi zein izango den palestinarren etorkizun politikoa. Horren arabera, Donald Trump eta Tony Blair buru dituen "bake batzorde" batek gidatuko luke gobernu berria.
Gainera, etorkizuneko gobernuak "egonkortzeko bake-indar" bat izango luke, eta soldadu hebrearrak ere izango lituzke bertan.
Hamasek, ordea, eskatu du palestinarrez zuzendutako gobernua izatea.
3. Hamasen desegitea
Hogei puntuz osatutako planaren arabera, Hamasek armak entregatu beharko lituzke, aktore politiko izateari utzi eta erbesteratu. Erabaki horrek ez du talde palestinarra erabat konbentzitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.