Macronek bi eguneko epea eman dio Lecornuri Gobernua osatzeko
Frantziako presidenteak azaldu duenez, lehen ministro berriak asteazkenera arte izango du "ekintza plataforma bat" negoziatzeko.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Gobernua osatzeko aukera eman dio Sebastien Lecornu lehen ministro berriari. Frantziako Gobernuak azaldu duenez, ministroak asteazken honetara arte izango du herrialdeari egonkortasuna emango dion "ekintza plataforma bat" negoziatzeko.
"Errepublikako presidenteak Sebastien Lecornuren esku utzi du azken negoziazioak asteazken gauera arte egiteko ardura, herrialdearentzat ekintza eta egonkortze plataforma bat sortzeko", azaldu du.
Lecornuk X sare sozialaren bitartez jakinarazi du onartu duela presidentearen proposamena
Behin negoziazioak amaituta, Lecornuk asteazken gauean jakinarazi beharko dio Emmanuel Macroni Gobernua osatzea posible den ala ez.