Flotillako ekintzaileek Israelen tratu txarrak salatu dituzte: "Gu makurrarazten eta iraintzen saiatu dira"
Hilko ote zuten pentsatu zuten galdetuta, aktibista batek erantzun du baietz: "Momentu batzuetan zera pentsatu dut, bertan hil egin behar nindutela".
Adolfo Suarez Madril-Barajasko aireportura iritsi diren Global Sumud Flotillako 21 ekintzaile espainiarrek Israelgo Gobernuaren tratu txarrak salatu dituzte, eta bertan "umiliatzen eta iraintzen" saiatu direla adierazi dute.
"Lankide batek zioen sentitzen zuela palestinarrak izango bagina hilda egongo ginatekeela, eta sentsazio hori geratzen zaigu bizi izan dugun guztiaren ondoren, etengabeko deshumanizazio-prozesu bat egon delako, errudun egiten saiatu direlako, denbora osoan haien kontrako ekintzak egin ditugulakoan; loa egiten galarazi digue (...), umiliatzen eta iraintzen ere saiatu dira", adierazi dute aktibista batzuek hedabideetara egindako adierazpenetan.
Ildo horretan, azaldu dute "erabat babesgabe" iritsi zirela, eta biolentziaren "etengabeko eskalada" bizi izan dutela; izan ere, haien hitzetan, "osasun-arretarako eskubidea" ukatu zaie, ez dute edateko urik izan, eta lo egitea ere galarazi diete.
"Arropa hauekin iritsi gara, ez digutelako aldatzen utzi (...), txorrotara joaten ginen esaten zigutelako iturriko ura edateko modukoa zela, baina grisa ateratzen zen, kafe itxurako ura. Hori ezin zen edan, baina ez zitzaien axola", esan dute, eta kritikatu dute "emakume batzuek" ez dutela botikarik izan edo ez dietela eman.
Hiltzeko beldur izan ote diren galdetuta, aktibista batek erantzun du bera beldur izan dela: "Momentu batzuetan zera pentsatu dut, bertan hil egin behar naute".
Hala ere, adierazi dute "zalantzarik gabe" beste flotilla batean sartuko liratekeela, eta, zerbaitetarako balio izan ote duen itaunduta, Juan Bordera Compromisen diputatuak esan du "inkontziente kolektiboan zerbait aldatu dela" uste duela. Flotillako tripulatzaileak besoak altxatuta iritsi dira terminalera, eta "Gora flotilla!" oihukatu dute.
Bestalde, Saif Abukexek Global Sumid Flotillaren bozeramaileak adierazi du informazioa falta izan dela atxiloketa-prozesuan, eta horrek "kezka" eragin diela familiei.
"Atxilotze prozesu osoan informazio dezente falta izan zaigu, kontsulatuak eman behar zigun; informazio ezak kezka eragin die erakundeari eta senideei", azaldu du.
"Israelek ondoriorik ez duen bitartean, krimenak egiten jarraituko du (...), jarraituko dugula hitzematen dugu, eta ez gara geldituko Gazako genozidioa eta blokeoa amaitu arte", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.