Malaysiako Polizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bahiketa eta sabotajea, hegazkinaren desagertzea azaltzeko hipotesiak

Identifikatutako gizonezko batek 19 urte ditu eta, Poliziaren arabera, ez omen da talde terrorista bateko kidea. Bi gizonezkoak Alemaniara zihoazela zehaztu du Abu Bakar Poliziako zuzendariak.
MALAYSIA MALASIA HEGAZKIN ISTRIPUA EITB
MALAYSIA MALASIA HEGAZKIN ISTRIPUA EITB

Bahiketa ala sabotajea dira Malaysiako hegazkinaren desagertzea azaltzeko Poliziak ikertuko dituen hipotesi nagusiak.

Khalid Abu Bakar Poliziako zuzendariak agerraldia egin du gaur goizean, eta bidaiarien artean arazo psikologiko edo pertsonalak ere ez dituztela baztertu azaldu du.

"Baliteke bidaiariren batek bizi-asegurua kontratatu izana. Aukera guztiak ikertuko ditugu", esan du.

Bestalde, desagertutako hegazkinean pasaporte faltsua zeramaten bi gizonezkoetatik bat irandarra zela jakitera eman du gaur Malaysiako Poliziak.

Identifikatutako gizonezkoak 19 urte ditu eta, Poliziaren arabera, ez litzateke talde terrorista bateko kidea izango. Bi gizonezkoak Alemaniara zihoazela zehaztu du Abu Bakar Poliziako zuzendariak.

Bigarren gizonezkoaren nortasuna ikertzen ari dira oraindik.

Hegazkina Thailandiako Golkoan desagertu zen iragan larunbatean, 239 pertsona zeramatzala. Kuala Lumpurretik irten ondoren, kontaktua galdu zuen Malaysiako agintariekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X