Telekomunikazioen lege berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turkiak moztu egin du YouTuberako sarrera

Ustez operazio militar baten inguruko elkarrizketa zabaldu dute ostegun honetan Youtuben. Joan den astean Twitter blokeatu zuten.
Youtube Turkia
Youtube Turkia

Turkiako agintariek eten egin dute YouTube bideo atarirako sarrera, "Hürriyet" egunkari digitalak kaleratu duenez. Telekomunikazioen Zuzendaritzak erabakia helarazi die Interneteko hornitzaileei eta blokeoa indarrean dago jada.

Telekomunikazioen Zuzendaritzak bere webgunean adierazi duenez, beren ekimen propioa izan da, erabaki judizialetan oinarritu gabe, telekomunikazioen lege berria horretarako aukera eskaintzen baitio. Edonola ere, epaitegi batek erabakia berretsi behar du, 48 orduko epea.

Reuters agentziak jakitera eman duenez, ustez operazio militar baten inguruko elkarrizketa jasotzen duen audio grabazioa eskegi dute ostegun honetan YouTuben. Zehazki, Inteligentzia zerbitzuetako buruaren, Kanpo Arazoetarako ministroaren  eta Indar Armatuetako kide baten arteko elkarrizketa omena da.

Kanpo Arazoetarako Ministerioak ohar bat kaleratu du, eta elkarrizketa horren filtrazioa segurtasun nazionalaren kontrako ''eraso zitala'' da, eta horren erantzuleek zigor gogorra jasoko dutela gaineratu du. Halaber, grabazioa horren hainbat atal manipulatu dituztela ere adierazi du Ministerioak.

Joan den astean Twitter sare soziala ere blokeatu zuten agintariek, baina Ankarako auzitegi batek blokeo hori bertan behera uzteko agindua eman du. Oraindik ez dute epaia bete.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X