Ezkontza homosexualen legea gaur sartu da indarrean Britainia Handian
Homosexualen arteko ezkontzak baimentzen dituen legea indarrean da Ingalaterran eta Galesen. Bart, jada, lehen ezkontzak izan dira.
Westminsterreko parlamentuak iaz onartu zuen sexu bereko bikoteen ezkontzak baimentzen zituen legea. Oraingoz, Ingalaterran eta Galesen ezarriko da, bakarrik. Eskoziak antzeko lege propio bat onartu zuen iazko otsailean, eta urte honen amaiera aldera sartuko da indarrean. Irlandan, berriz, ez da gai honen inguruan legerik onartu.
Duela zortzi urte inguru Erresuma Batuak homosexualen arteko ezkontzak arautzeko legedi bat onartu zuen; orduko araudiak ezkontza zibilak onartzen zituen, eta eskubideak ere onartzen zitzaizkien bikote homosexualei. Besteak beste, bikotekide bat hiltzen den kasuetan, beste kideak ondarea oinordetzan hartzeko eskubidea aitortuta izan dute azken urteotan.
Gaur indarrean sartu den legearen arabera, udal eraikinetan ez ezik, tenplu erlijiosoetan ere ezkontzeko aukera izango dute sexu bereko bi kidek. Dena dela, Eliza Anglikanoan ez dira onartuko ezkontza homosexualak. Atzerrian ezkondu diren sexu bereko bikote britainiarren ezkontzak ere legezkotzat joko ditu Britainia Handiak, gaurtik.
David Cameron lehen ministro kontserbadoreak babestutako legea izan da honakoa, kritika zaparrada jaso duen arren, batez ere, eliza anglikanotik. Legea indarrean sartu dela ospatzeko, ostadarraren bandera, homosexualen ikurra, jarriko dute Britainia Handiko hainbat eraikin publikotan.
Legea eztabaidatzen hasi zirenetik, Eliza Anglikanoa izan du aurrez aurre Britainia Handiko Gobernuak. Ika-mika gogorrak izan dira bi aldeen artean, baina, azken hilabeteotan, tentsioa baretu egin dela dirudi. Justin Welby Canterburyko artzapezpikuak esan berri du Elizak legea errespetatuko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.