Homosexualen eskubideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniak homosexualen artean ume biologikoen adopzioa bultzatu du

Alemaniako homosexualek beren izatezko bikotekideen seme-alaba biologikoak adoptatzeko aukera izango dute, baina bikote moduan ezin izango dute umerik adoptatu.
Bikote homosexual bat atzean gay banderarekin. Argazkia: EFE
Bikote homosexual bat atzean gay banderarekin. Argazkia: EFE

Alemaniako Gobernuak onartutako lege-egitasmo bati esker, alemaniar homosexualek euren bikotekideen seme-alabak adoptatzeko aukera izango dute, erregistro zibilean izatezko bikote moduan izena eman badute.

Lege-proiektu honekin, Exekutiboak Auzitegi Konstituzionalak 2013an emandako epai bati erantzuten dio. Epaiak diskriminatzailetzat jo zuen indarrean dagoen araudia, seme-alaba biologikoen adopzioa soilik bikote heterosexualen kasuetan aurreikusten baitu.

Auzitegi Konstituzionalak diskriminatzailea ez den araudi berri bat  premiaz, ekainaren 30a baino lehen, indarrean sartzeko agindua eman du. Hori dela eta, lege-egitasmoa hurrengo asteetan Parlamentuan aztertzea espero dute.

Auzitegi Konstituzionalak homosexualen eskubideak bermatzeko beste hainbat epai ere eman ditu; izan ere, horien eskubideak eta heterosexualenak oraindik ez dira parekatu.

Alemanian ezkondu nahi duten homosexualek erregistro zibilean izatezko bikote moduan izena eman besterik ezin dute egin. Hortaz, bikote heterosexualekin alderatuz, ezberdintasun nabariak daude fiskalitate, oinordetza eta adopzio kontuetan.

Azken urteetan, berdintasuneranzko bidea egin da, hein handi batean homosexualen eskubideak bermatzen dituzten epai horiei esker. Baina Alemanian homosexualek bikote moduan oraindik ezin dute umerik adoptatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X