Ukraina, Errusia, AEB eta EB, konponbide baketsua adostu nahian
Ukraina, Errusia, AEB eta EBko diplomaziako ordezkarien arteko bilera 11:00etan hasi dute, Ukrainako ekialdeko tentsioa baretzeko helburuarekin.
Lau aldeak bildu baino lehen, John Kerry AEBko estatu idazkariak bakarkako bilerak egin ditu, Catherine Ashton Europako Kanpo Politikako arduradunarekin, eta Andriv Deschchitsia eta Sergeui Lavrov Ukrainako eta Errusiako Atzerri ministroekin, hurrenez hurren.
Aurreko hiru bilerak laburrak izan dira, 30na minutukoak, eta ez dute hitz egindakoaren daturik jakinarazi; AEBko zenbait iturriren arabera, asmoa baita zehaztasunik ez ematea lauren arteko bilera bukatu arte.
Lau aldeen arteko bilerak lau ordu inguru irautea aurreikusi dute, baina baliteke apur bat gutxiago irautea, aipatutako iturrien arabera.
Ondoren, Ukrainan tentsioa baretzeko adostutako bideak jendaurrean aurkeztuko dituzte.
Hiru errusiazale hil dira eraso batean
Baretzetik urrun, tentsioak gora egin du azken orduetan Ukraina ekialdean. Arsen Avakov Barne ministroak jakinarazi duenez, Errusiaren aldeko hiru lagun hil dituzte, 13 zauritu eta 63 atxilotu, Mariupolen, herrialdearen ekialdean, kuartel militar baten aurkako erasoan.
Gobernutik esandakoaren arabera, 300 bat errusiazalek su-bonbekin eraso diote kuartel militar bati. Ondorioz, gutxienez hiru lagun hil dira, eta hamar bat zauritu.
Nazioartea, Genevari begira
Ukrainako Gobernuaren aurka egiten jarraituz gero, AEBk eta Europak, biek ala biek erantzungo dutela ohartarazi dio Barack Obamak Vladimir Putini.
Krimea bere eginda, Errusiak Ukrainako subiranotasuna eta lurralde batasuna "bortxatu" dituela adierazi du buruzagi estatubatuarrak. Eta, jarrera horretan atzera egin ordez, errusiazaleak babestuta, Ukraina hegoaldean eta ekialdean tentsioa handiagoa izan dadin laguntzen ari dela salatu du.
Hori dela eta, Kieveko Gobernuaren aurka ari diren ukraniar errusiazaleak babesteari uzteko eskatuko dio Washingtonek Moskuri.
Diplomazia, azken aukera
Herrialdeko egoera lehengoratzeko, baina, diplomaziaren bidea jorratu nahi dute Europak eta AEBk. John Kerry Estatu idazkaria Genevara bertaratu da, Europarekin, Errusiarekin eta Ukrainarekin goi bileran parte hartzera.

Estatu Batuak ez du Errusiarekin gatazka militarrik nahi; "eurek ez dute gerrarik nahi eta guk ere ez", nabarmendu du Washingtonek. Gauzak horrela, gaurko goi-bilera gerra zibila gelditzeko azken aukera bezala hartu dute nazioarteko adituek.
Dena dela, Errusiaren aurkako zigor neurriak ezartzeko asmoarekin doaz Estatu Batuak Genevako bilerara: "zigor gehiago ditugu esku artean, eta indarrean jarriko ditugu beharrezkoa bada", adierazi du Jay Carney Etxe Zuriaren bozeramaileak.
The New York Times egunkariaren arabera, Errusiako pertsona garrantzitsuen zerrenda egina du AEBk, eta bidaiatzeko edo diru-kontuak erabiltzeko murrizketak jar diezazkieke, gatazkak konponbiderik izan ezean.
NATO
Bestalde, Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak asteazken honetan jakinarazi duenez, Europa ekialdeko herrialdeetan babesa indartuko du "airez, lurrez eta itsasoz", hain zuzen ere, Ukrainako krisiaren aurrean Aliantzako herrialdeak babesteko.

"Hegazkin gehiago egongo dira zeruan, itsasontzi gehiago itsasoan, eta bitarteko gehiago lurrean", adierazi du Rasmussenek kazetarien aurrean. Halaber, Ukrainako krisiari aurre egiteko "bide bakarra" politikoa dela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aqsako meskitara Urte Berri Juduaren ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen 'statu quo' -aren arabera (Israelek Jerusalemgo ekialdea okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Zentro-ezkerreko oposizioaren edo egungo eskuineko gobernuaren artean erabakiko dute gaur Suediarrek
Zentro-ezkerrekoak faborito dira inkestetan, alde txikiarekin. Azkenean, eskuinak irabaziko balu, ultraeskuina sar daiteke gobernuan.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.