Ukrainako gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukraina ekialdean su etena adosteko prest agertu da Poroshenko

Presidente ukrainarrak Joe Biden presidenteorde estatubatuarrari su etena ezarriko duela esan dio, baldintza jakin batzuk betetzen badira.
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Petro Poroshenko Ukrainako presidenteak Joe Biden AEBko presidenteordeari adierazi dio herrialdearen ekialdeko errusiazaleekin su etena adosteko prest dagoela, baldintza jakin batzuk betetzen badira, haren bulegoak jakinarazi duenez.

"Poroshenkok su etena berrezarriko duela azpimarratu du, bahituak askatu eta OSCEren ikuskapenarekin mugan kontrola ezarrita, bi aldeek betetzen dutela jakin bezain pronto", azaldu du Presidentziak adierazpen batean.

Ukrainako presidenteak astelehenean baztertu egin zuen hamar eguneko su etena luzatzea, errusiazaleen erasoen ostean, eta asteartean, haien aurka eraso egiteko agindu zuen. Poroshenkok gerlariei eta armei bi herrialdeen arteko muga gurutzatzen uztea leporatu dio Errusiari.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X