Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat taldeka bortxatu dute Tangerren

Gazte bat taldeka bortxatu zuten joan den ostiralean Tangerren, Maroko iparraldean. Erasoan hiru pertsonak parte hartu zuten, eta horietako bat gutxienez atxilotu dute jada.

Gazte bat taldeka bortxatu zuten ostiralean Tangerren, Maroko iparraldean. Erasoan hiru pertsonak parte hartu zuten, eta horietako bat gutxienez atxilotu dute jada.

Ahdaz al Magrebiya egunkariaren arabera, biktima Tetuan hiriko 17 urteko neskato bat da. Tangerreko gazte bat ezagutu zuen Facebook bidez, eta, dirudienez, hainbatetan joan zitzaion bisita egitera.

Bisita horietako batean, hiru pertsonak bikoteari eraso zioten, adingabea bortxatzeko asmoz. Neskaren lagunak ihes egitea lortu zuen, eta polizia ohartarazi zuen, baina agenteak iritsi baino lehen bortxatu egin zuten, txandaka.

Poliziak bortxatzaileetako bat atxilotu du, eta neskaren mutil-laguna ere atzeman du "adingabe bat bahitzeagatik".

Asabah egunkariaren esanetan, biktimak 23 urte ditu eta engainatu egin zuten. Izan ere, horren arabera, Facebook bidez harekin harremanetan jarri zen gizonezkoa baliteke erasotzaileetako bat izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X