Gatazka Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Angela Merkel Kieven izango da larunbatean

Agintari alemaniarra Petro Poroshenko presidente ukrainarrak eskatuta joango da, 'interes komuna duten gaiak modu egokian eztabaidatzera'.
Angela Merkel
Angela Merkel agintari alemaniarra. EFE

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra Kievera joango da larunbatean, tokiko agintariekin bildu eta Ukrainaren egungo egoera aztertzeko, Ukrainako Atzerri Ministerioko bozeramaile batek esan duenez.

Independentzia Egunaren bezperan iritsiko da Merkel, pasatu den asteburuan Petro Poroshenko presidente ukrainarrarekin izandako hizketaldiaren ostean. Poroshenkok Ukrainara joateko gonbita luzatu zion agintari alemaniarrari, 'interes komuna duten gaiak modu egokian eztabaidatzeko', haren prentsa arduradunak jakinarazi zuenez.

Gainera, presidente ukrainarrak herrialde horretako gatazkari Alemaniak emandako babesa eskertu du, eta datorren abuztuaren 30ean Europar Batasuneko Estatu eta Gobernuburuen goi bilerara joan daitekeela esan du, herrialdearen egoeraren inguruko xehetasunak eskaintzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X