Eskoziako erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Dibortzioa mingarria' izango litzatekeela ohartarazi du Cameronek

Salmondek Cameronen diskurtso "alarmista" kritikatu eta independentziaren aldeko apustua egiten duten enpresariak gero eta gehiago direla nabarmendu du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Independentziak ez lukeela atzera bueltarik adierazi du Cameronek

David Cameron lehen ministro britainiarrak ohartarazi duenez, osteguneko erreferendumean baietzak irabaziz gero, Erresuma Batuaren amaiera izango da.

Aberdeenen egin ditu adierazpenok, Eskozian ezetzaren alde egiten ari den kanpainaren baitan. Eskoziaren balizko independentziak egungo pentsio-sistema, libera, Armada eta pasaporte britainiarra galtzea ekarriko lukeela esan du.

"Aste honetan Erresuma Batua betiko alda daiteke. Baliteke ezagutzen dugun Erresuma Batua amaitzea. Ostegunean, Eskozian erreferenduma izango da eta gure herrialdearen etorkizuna jokoan dago, adierazi du.

"Argi hitz egin behar dugu: ez dago atzera egiterik. Ez da aukera gehiagorik izango. Erabakia betiko izango da. Ostiralean, baliteke eskoziarrak beste herrialde batean egotea, baliteke munduan beste toki bat izatea”, erantsi du.

Eskoziari botere gehiago ematea adostu dute politikari britainiarrek

Bestalde, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak eta Nick Clegg eta Ed Miliban liberalen eta laboristen buruek Eskoziari botere gehiago ematea promestu dute, osteguneko erreferendumean ezezkoak irabazten badu.

Buruzagi politikoek adierazpen bateratua argitaratu dute Daily Record egunkari britainiarrean, eta Eskoziako Parlamentua eta herrialde horretako osasun sistema eta beste hainbat zerbitzu publiko indartzeko konpromisoa agertu dute bertan.

Gordon Brown lehen ministro ohiak eta Eskoziako laboristek ere hartu dute parte adierazpen bateratua adosteko negoziazioetan.

Salmond, enpresaburuekin

Bestalde, Alex Salmondek gogor kritikatu du David Cameron independentziaren kontra egiten ari den "kanpaina alarmista", eta independentziarekin Eskoziak galera ekonomikoak izango lituzkeela esan dutela salatu du.

Salmond Edinburgon izan da gaur, hainbat enpresarirekin bilduta, eta ukatu egin du Londresetik independentziaren aurka erabiltzen diren argumentuak. "Independentziaren alde bozkatzeko bizitzan aukera bakarra izango dute ostegunean eskoziarrek", nabarmendu du.

"Eskoziako enpresari garrantzitsuenetako batzuekin bilduta erakusten ari garena da Eskozia independente batek baliabideak badituela, ekonomia oparoa izateko eta gizare justuago bat lortzeko", azpimarratu du. Salmondek gaineratu du gero eta gehiago direla independentziaren alde dauden enpresariak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X