Eskoziako erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskoziak independente izateko egingo lituzkeen urratsak

Erreferendumean baietzak irabaziko balu, independentzia 2016. urteko martxoaren 24an sartuko litzateke indarrean.
escocia eskozia erreferendum referendum EFE
escocia eskozia erreferendum referendum EFE

Eskoziaren independentzia ez litzateke automatikoa izango erreferendumean baietzak irabaziko balu. Hain zuzen ere, 2016. urteko martxoaren 24an sartuko litzateke indarrean, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak hala adostu baitzuten kontsulta egiteko 2012ko urriaren 15ean lortutako akordioan.

Independentziaren aldekoek irabaziz gero, irailaren 19an, hau da, erreferendumaren emaitzak ezagutzen diren egunean, Londresek eskuduntza guztiak transferitzeko negoziazio luze eta zaila hasiko da. Besteak beste, zerga bilketa, petrolioaren mozkinak eta base militarrak transferitu beharko dituzte.

Zeregin horretan, Salmondek badu zerekin negoziatu. Izan ere, Erresuma Batuaren ezkutu nuklearra (lau itsaspekok osatzen dute) Eskozian dago, eta agintari independentistak kendu egin nahi du.

Ezkutua mugitzea oso garestia da, eta Londres Eskozian mantentzearen aldekoa da. Horrenbestez, Salmondek trukean hainbat gauza lortzeko erabil dezake.

Europar Batasuna

Independentzia indarrean sartzeko 18 hilabeteko epea adostuta dute Salmondek eta Cameronek, eta eskoziarrek nahikoa dela uste dute, 1945. urtetik independentzia lortu duten 30 herrialdeek batez beste 15 hilabete behar izan baitituzte guztiz subirano izateko.

Dena dela, Europar Batasunean (EB) sartzeko negoziazioak erreferendumaren ostean bertan hasiko lituzke Eskoziak, prozesua bizkortzeko asmoz.

Egun Eskozia EBko kide denez, Eskozia independenteak berriz sartzeko arazorik izango ez lukeela uste du Salmondek.

Prozesua bizkorra izango den aurrekaria badu Eskoziak: "Bi Alemaniak berriz batzeko prozesuaren aurrean, Europak azkar erantzun zuen".

Hauteskundeak, 2016ko maiatzean

Eskozia independentearen lehen hauteskundeak 2016. urteko maiatzaren 5ean egingo lituzkete.

Ordura arte, "konstituzio batzorde batek" ezarriko lituzke Gobernuak eta Parlamentuak behin-behinean izango lituzketen eskuduntzak eta botereak.

Plataforma horrek prestaketa ekonomiko eta legal guztiak egingo lituzke Estatu berria 2016ko martxoaren 24an martxan egon dadin, baina Parlamentuak behin betiko Konstituzioa egin beharko luke ondoren.

Horrek alde nabaria ekarriko luke Erresuma Batuarekin alderatuta, horrek ez baitu konstituziorik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X