Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskozia: Unionisten eskaintza beranduegi dator

Hiru alderdi britainiar nagusiek orain proposatzen dutena da, zergak bildu eta diru hori nola gastatu erabakitzeko ahalmena.

Bi urte behar izan dituzte Londreseko hiru alderdi nagusiek Eskoziako autonomiari buruzko eskaintza zehatza egitea. Eta zehatza ote den eztabadaigarria da, oraindik argitu gabeko hainbat atal daudelako.

Erresuma Batuko eta Eskoziako lehen ministroek, David Cameronek eta Alex Salmondek, erreferendumari buruzko negoziaketak hasi zituztenean, Salmondek bi galdera egin nahi zituen. Bata indepedendentziari buruz; eta bigarrena, zerga esparruan botere gehiago izango  lukeen autonomia berritu bati buruz. Baina, Cameronek apustu gogorra exijitu zion: independentziaren galdera egitea bakarrik; eta Salmondek onartu zuen.

Eskoziak gaur egun hezkuntza, osasuna, ingurumena, etxebizitza eta kultura esparruko eskumenak ditu. Autonomia handia da, baina, zerga arloan, eskasa. Eskoziako aurrekontuak Londresek ematen dien diruaren baitakoak dira. Horregatik, benetan, Euskadin duen autonomía baino txikiagoa da.

Hiru alderdi britainiar nagusiek orain proposatzen dutena da, zergak bildu eta diru hori nola gastatu erabakitzeko ahalmena. Horren bermatuko luke, adibidez, Eskozian, unibertsitateko ikasketek dohainik izaten jarraitzea eta osasunaren pribatizazioa saihestuko lukete.

Eskoziar askorentzat erakargarria izan litekeen eskaintza da, baina, askorentzat, beranduegi dator.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X