Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskoziako independentziaren aldeko kanpaina eredugarria izan da

Duela bi urte, baietzaren aldekoak ezetza defendatzen zutenetik hogei puntura zeuden. Iaz, tartea 10 puntukoa zen. Duela sei hile, sei puntu azpitik zeuden. Azken inkestek berdinketa erakusten dute.

Eskozian, independentziaren aldeko kanpaina eredugarria izan da. Duela bi urte, baietzaren aldekoak ezetza defendatzen zutenetik hogei puntura zeuden. Pasa den urtean, tartea 10 puntukoa zen. Duela sei hilabete, sei puntu azpitik zeuden. Eta azken inkestek kasik berdinketa erakusten dute.

Aldaketa, independentistek egin duten kanpaina sutsuarengatik izan da; ezetza defendatu dutenak baino gehiago ikusi ditugu kaleetan. Eta batez ere, kanpainari eman dioten kutsuarengatik izan da. Baietzaren aldekoek itxaropen mezua zabaldu dute beti, aldaketari beldurrik ez dutela eta aukera aprobetxatu behar dela erakutsi dute. Eta iritzi aldaketa horren merituaren puska handi bat, baietzaren aldeko liderrari, Alex Salmondi, aitortu behar zaio.

Salmondek lehen telebistako eztabaida galdu zuen ezetzaren bultzatzailearen, Alistair Darlingen, aurrean. Baina, zalantzarik gabe, bigarrena irabazi zuen. Ordutik, independentziaren aldeko babesak etengabeko gorako bidea hartu du. Horrek behartu ditu hiru alderdi britainiar nagusien buruak Eskoziara joan behar izatea, ezetza defendatzeko.

Lehen ministro britainiarrak, David Cameronek, ia kanpaina osoa ezkutatuta eman du, baina amaieran azaldu behar izan du. Hori zen, hain juxtu, Salmondek nahi zuena: Cameronekin eztabaida egiteko desafioa bota zion, baina lehen ministro britainiarrak ez zuen onartu. Salmondentzat garrantzitsuena izan da Cameron ezetzarekin eta kontserbadore ingelesekin lotzea. Eta lortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X