Frantzia hegoaldean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka lagun etxetik atera dituzte uholdeengatik, Montpellierren

200 suhiltzaile inguru ari dira lanean, atzotik, Montpellier inguruan: euri-erauntsi handia bota zuen eta denbora gutxian Lez ibaiak gainezka egin zuen.

Dozenaka lagun atera dituzte, bart, euren etxeetatik Montpellier inguruan (Frantzia), uholdeengatik. Helikopteroetan atera dituzte eta hiriaren kanpoaldeko kirol-guneetara eraman dituzte, gaua pasatzera. Euren kabuz etxetik atera diren ehunka lagun ere hiriaren kanpoaldeko babes-guneetan bildu dira.  Urak txikizioak eragin dituen arren, ez da inor zauritu.

200 suhiltzaile inguru ari dira lanean, atzotik, Montpellier inguruan: euri-erauntsi handia bota zuen eta denbora gutxian Lez ibaiak gainezka egin zuen.  Auto ugari eraman zituen urak.

Frantziako meteorologia zerbitzuek iragarri dutenez, euri-fronteak Herault departamentua atzean utzi du, eta Var ingurua hartuko du gaur. Hala, inguru hori zaintzen ari dira larrialdi-arduradunak: besteak beste, Gapeau ibaiak gainezka egin dezaken lekuak babesten ari dira.

Irailaren amaiera aldera, Montpellier eta inguruko herrietan euri-jasa  handiak bota zituen, eta kalte handiak pairatu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X