Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Angela Merkelek ez du arrazoirik

Angela Merkelek bere alderdiko parlamentarioen aurrean atzo errepikatu zuen bera dela ondo ari dena. Aurrekontuaren diziplinarekin jarraitu behar dela, murrizketak eta austeritatea.

Izua zabaltzen ari da burtsetan, Europa atzeraldian sartuko delakoan beldur.  Hirugarren atzeraldia izango litzateke, 2008az geroztik.

Krisialdi ekonomikoek 'ube' forma izan ohi zuten orain arte. Hau da, ekonomia erori egiten zen, hondoa jo eta igotzen hasten zen,eta krisi aurreko mailara itzuli.

Baina Europan bizi dugun krisiak ez du 'ube' forma, 'ube bikoitzarena' baizik: erori zen, altxa zen, atzera berriz erori eta berriro altxa.

Eta orain ematen du hirugarren 'ube'aren bila goazela. Aurrekaririk gabeko egoera da hori eta horrek agerian uzten du krisialdi berria dela, hogeigarren mendean izan direnetatik ezberdina.

Hala ta guztiz ere, Angela Merkel kantziler alemaniarrak bere alderdiko parlamentarioen aurrean atzo errepikatu zuen bera dela ondo ari dena. Aurrekontuaren diziplinarekin jarraitu behar dela, murrizketak eta austeritatea. Ez dela gastu publiko handiagoaren alde aritu behar, guztiz kontrakoa baizik, gastua gutxitu egin behar dela.

Beste krisialdi batzuetan ekonomia suspertzeko gastua handitu egin  zen. Europako gobernuetako batzuek horixe egin nahi dute orain, baina Merkelek ez die uzten. Egia da, oraintxe, gertaerek arrazoia kentzen diotela Merkeli.

Sei urteko murrizketek ez dute ekonomia suspertu. Alderantziz, atzera berriz amildegian behera erortzeko zorian dago. Hirugarren aldiz sei urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X