Afrika mendebaldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Munduko Osasun Erakundeak txertatze masiboa egingo du ebolaren aurka

Txertatze kanpainak Liberian, Sierra Leonan eta Ginean egingo dituzte, eta 37.000 bat lagunek parte hartuko dute. Herrialde horietan 8.000 lagunetik gora hil dira ebolaren ondorioz.
37.000 lagunek hartuko dute parte txertatze masibo horietan. Argazkia: EFE
37.000 lagunek hartuko dute parte txertatze masibo horietan. Argazkia: EFE

Munduko Osasun Erakundeak ebolaren aurkako txertatze kanpaina masiboa hasiko du Afrika mendebaldean, Liberian, Sierra Leonan eta Ginean, hain zuzen ere. Herrialde horietan 8.000 lagunetik gora hil dira ebolaren ondorioz.

Saio kliniko horien 3. fasean 37.000 bat lagunek hartuko dute parte (orain 1. fasean ari dira). Txertoak VSV-ZEBOV dira, Kanadan garatutakoak, eta patentea Merck eta ChAd-EBO enpresen esku dago.

"Saioen hirugarren fase horrek onik dauden boluntarioei txertoa jartzea ekarriko du, birusa transmititzen den eremu batean, Afrikako mendebaldean, alegia", azaldu du prentsaurreko batean Marie-Paule Kieny Munduko Osasun Erakundearen zuzendariak.

Txertoaren aurkikuntza aurreratzeko, bigarren eta hirugarren faseak aldi berean egingo dituzte, aditu horrek baieztatu duenez. Bigarren fase horretan parte-hartzaile kopuru handiagoa izango da, eta ez bakarrik Afrikan, baita AEBn, Alemanian, Erresuma Batuan eta Suitzan ere. Halaber, hainbat talde berezi hartuko dituzte, tartean, umeak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X