Parisko supermerkatuaren erasotzailea Madrilen egon zen urtarrilean
Amedy Coulibaly joan den astean Frantziako kosher supermerkatu batean bost pertsona hil zituen gizonezkoa Madrilen egon zen urtarrilaren 1ean, M6 telebista-kateak jakitera eman duenez. Jatorriz maliarra, Coulibaly bere emaztearekin egon zen Espainiako hiriburuan, Hayat Boumeddienerekin. Orain, emakumearen bila dabil polizia, Parisko atentatuekin zerikusia duelakoan.
Ikerketako iturrien arabera, aurrez erositako ibilgailu batean iritsi zen bikotea Madrilera urtarrilaren 1ean. Biharamunean, gizonezkoak Pariserako bidea hartu zuen, errepidez, eta emakumeak Istanbulerako hegaldi bat hartu zuen.
Boumeddienne urtarrilaren 2an iritsi zen Istanbulera, eta han egun batzuk igarota, Sirian sartu zen urtarrilaren 8an. Turkiako hiri horretako aireportuan dauden kamerek hartutako irudietan agertzen da emakumea, beste gizonezko batekin. Poliziak gizonezko horren anaia atxilotu zuen 2014ko uztailaren 14an, Siriara borrokalariak bidaltzea egotzita. M6 telebista katearen arabera, Siriako agintariek Boumeddiene herrialdean sartzen ikusi zuten urtarrilaren 8an.
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak izapideak zabaldu ditu Amedy Coulibalyk, haren emazteak eta hirugarren pertsona batek Espainian egindako egonaldia ikertzeko. Iturri judizialek berri eman dutenez, Poliziaren txosten bat jaso ostean hartu du ikerketa zabaltzeko erabakia.
Bestalde, urte hasieran Coulibalyk eta bere bikotekideak emandako pausoak zehatz-mehatz aztertu nahi dituzte ikertzaileek, egunez egun egindako ibilbidea. Halaber, Kuachi anaiek egindako atentatuekin zerikusia duelakoan, gizonezko frantziar (jatorriz Haitikoa) bat atxilotu dute Bulgarian. 12 lagun hil zituzten Cherif eta Said Kuachik 'Charlie Hebdo' astekariaren aurkako atentatuan. Yemengo Al-Qaedak atzo beregain hartu zuen astekariaren atentatua.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz