Eurotaldearen 'ultimatuma'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Erantzukizunaren eta akordioaren' pausoa egin nahi du Greziak

Europako Inbertsio Bankuarekin bilera egingo du gaur Varufakisek. Batzarrera “pozik” doala esan du, “inbertsioa Europako joko nagusia baita”.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Tsiprasek ez du xantairik onartuko eta agindutakoa beteko du

Eurotaldeak emandako ultimatumaren ondoren “erantzukizunaren pausoa” eman behar dela adierazi du gaur Yanis Varufakis Greziako Finantza ministroak. Europarrentzat “oso ona” izango del akordioa lortzea espero du Varufakisek.

“Hurrengoa, erantzukizunaren pausoa izango da”, adierazi du Varufakisek Bruselara heltzean. Bertan, 28en Finantza eta Ekonomia ministroak batzartuko dira gaur arratsaldean.

“Hausnarketarekin jarraituko dugu, aukerak hobetzen joateko eta Europarrentzat oso ona izango den akordioa lortu ahal izateko.Ez greziarrentzat, ez holandarrentzat, ez alemanentzat… Europako herritarrentzat baizik”, azaldu du.

“Europak jakin badaki zer erabaki hartu irtenbide on bat lortzeko”, gaineratu du.

Europako Inbertsio Bankuarekin bilera egingo du gaur Varufakisek. Batzarrera “pozik” doala esan du, “inbertsioa Europako joko nagusia baita”.

Bestalde, Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak berretsi du Greziak laguntza-programaren luzapena eskatu beharko lukeela. Hala ere, erabakia Greziari dagokiola gaineratu du.

“Programaren luzapena eskatzea espero dut. Behin eskaera eginda, programaren barruan malgutasuna onartzeko prest egon gintezke”, azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X