Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakeak epeak behar ditu 'egonarria agortzen ari da eta', dio Santosek

Presidente kolonbiarrak bake elkarrizketak gogoan izan ditu, FARCek 11 soldadu hil ostean, aurreko asteazkenean, landa gune batean.
18:00 - 20:00
Tentsioa FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren artean

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak ziurtatu duenez, pazientzia agortzen ari da eta, hortaz, beharrezkoa da bake-prozesuan "epeak zehaztea", bere Gobernuak eta FARCek orain dela bi urte baino gehiago abiatu zutena, alegia.

"Gerra amaitzeko unea da, egonarria agortzen ari zaigu, prozesuak epeak behar ditu", esan du presidenteak Nariño Etxean, Gobernuaren egoitzan, Park Geun-Hye Hego Koreako presidentearen ongietorri ofizialean.

Santosek bake elkarrizketak gogoan izan ditu, FARCek 11 soldadu hil ostean, aurreko asteazkenean, landa gune batean, Cauca departamenduan (hegoaldean), hain zuzen.

Izan ere, erasoak hautsak harrotu herrialdean zehar, biktimak lo baitziren polikiroldegi batean eta FARCek aurreko abenduaren 20an abiarazitako su-etena indarrean zegoela.

Su-etena iragarri ostean, FARCen kanpalekuen kontrako bonbardaketak etetea agindu zuen, martxoaren 10ean.

Erasoaren ostean, presidenteak bonbardaketei berriz ekitea erabaki zuen.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X