Grezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eurotaldeak ez du onartu Greziaren azken proposamena

"Praktikan ezer gutxi egin dezakegu Greziako Gobernuak [referendumean] ezetzaren alde egiten jarraitzen badu. Horrenbestez, testuinguru politikoa ez da aldatu", esan du Eurotaldeak.
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. EFE

Euroguneko Ekonomia ministroek ez dute onartu Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren azken proposamena, baina beste bilera bat egingo dute gaur goizean.

Erreskatea gauerdian amaitu da, eta Tsiprasek 29.100 milioi euroko beste bat (hirugarrena) eskatu zuen, baina Europako Finantza Egonkortasunerako Mekanismoaren bitartez, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) parte hartu gabe.

Gainera, gauerdia baino lehen, Atenasko Gobernuak 1.600 milioi euro itzuli behar zizkion NDFri. Erakunde horrek baieztatu egin du ez diotela ordainketa egin, eta herrialdea "berankorren zerrendan" sartu du.

"Greziak akordioa baldintzarik gabe onar lezakeen beldur delako ez du onartu proposamena Eurotaldeak", esan du Finantza Ministerioaren bozeramaileak Twitter bidez.

Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearen esanetan, "praktikan ezer gutxi egin dezakegu Greziako Gobernuak [referendumean] ezetzaren alde egiten jarraitzen badu. Horrenbestez, testuinguru politikoa ez da aldatu".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X