Tiroketa tren batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trenen sarrerak sistematikoki kontrolatzeari uko egin diote Frantzian

SNCF Frantziako tren-konpainiak adierazi duenez, horretarako "aireportuetan egiten diren ontziratze-kontrolak 20 aldiz biderkatu beharko genituzkeelako".
BELGIKA TREN BATEAN IZANDAKO TIROKETA EFE
Lagun batek ospitaleratuta jarraitzen du tiroketaren ostean. Argazkia: EFE

Amsterdam-Paris ibilbidea egiten zuen Thalys tren batean ostiralean izandako tiroketak Frantzia eta Belgika astindu baditu ere, aireportuetan egiten den bezala, trenen sarrerak sistematikoki kontrolatzeari uko egin dio SNCF Frantziako tren-konpainiak, bidaiari kopurua 20 aldiz handiagoa baita.

'Le Journal du Dimanche' kazetan argitaratutako elkarrizketa batean Guillaume Pepy Trenen Elkarte Nazionaleko presidenteak azaldu duenez, "aire-garraioarekin alderatuta, Frantziako tren-zerbitzuak 20 aldiz trafiko gehiago du; hori dela eta, aireportuetan egiten diren ontziratze-kontrolak 20 aldiz biderkatu beharko genituzke".

Thalyseko erasotzailea, Ayoub El Kahzzani marokoarra, Bruselan igo zen trenera. Tren horrek beste geltoki bat zuen ibilbidean, eta helmuga Parisen. El Kahzzanik kalashnikov fusil bat, bederatzi kargadore, pistola automatiko bat eta kuter bat zeramatzan.

Arma horretaz baliaztuta, bi lagun larri zauritu zituen: horietako batek ospitaleratuta jarraitzen du, tiro bat jaso baitzuen. Litekeena da jazoera areago larriagoa izatea, bost bidaiarik, bi militar estatubatuarrek bereziki, erasotzailea mendean hartu izan ez balute.

Segurtasun auziak alde batera utzita, Thalys trenaren langileek behar bezala jokatu zuten zalantza piztu du El Kahzzaniren ekintzak. Hainbat lekukok salatu dutenez (tartean Jean-Hugues Anglade aktoreak), bidaiariak zaindu eta babestu beharrean, gela batean giltzapetu ziren hainbat agente.

Turkian eta Sirian egon izana errefusatu du

Bestalde, El Kahzzanik Turkian eta Sirian egon izana errefusatu du Poliziaren aurrean, eta Espainiako zerbitzu sekretuek esandakoa ukatu du. Gainera, Bruselan nortasun agiria lapurtu ziotela esan du.

Arrasen atxilotu ostean (Frantziako iparraldean), Sophie David abokatuak laguntza juridikoa eskaini dio El Kahzzaniri. Hainbat telebista-kateri egindako adierazpenetan Davidek azaldu duenez, azken sei hilabeteetan Europako hainbat herrialdetan egon izana aitortu du El Kahzzanik, behintzat Frantzian (gutxienez aldi batean, noiz eta non zehaztu gabe), Austrian, Andorran, Belgikan eta Alemanian.

Nortasun agirien lapurreta horrek azalduko luke zerbitzu sekretuek Turkiarako eta Siriarako balizko bidaia horien berri izatea, Sirian sartu aurretik nazioarteko jihadistek oro har Turkiatik igarotzen baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X