Austrian, hiru haur larri atzeman zituzten furgoneta espainiarra da
Atzo, 26 etorkin barruan zeramatzala -horietako hiru larri- Austriako Poliziak atzeman zuen furgonetak Espainiako matrikula dauka. Hori dela eta, Austriako agintariek laguntza eskatuko diote Espainiakoei.
Hala azaldu du David Futner Austriako poliziako bozeramaile batek.
Atzemandako ibilgailua Fiat etxeko Ducato modeloa da eta zirkulazio baimen espainiarra du.
Bestalde, ibilgailu horretan egoera larrian atzeman zituzten hiru haurrak gaur atera dira ospitaletik. Oxigeno faltarekin eta deshidratazio zantzuekin eraman zituzten ospitalera, baina dagoeneko onik daude. "Gurasoek ospitaletik atera dituzte inor ohartu gabe. Horrela, Alemaniara joan ahal izango dira, gurasoek nahi bezala, eta ez dira Hungariara itzuliko", azaldu du Futnerrek. "Ez daukagu horrekin arazorik, hirurak onik daudela da garrantzitsuena", gaineratu du.
Bien bitartean, Austriako Fiskaltzak espetxera bidali du furgonetako gidaria, 29 urteko errumaniarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte