Atentatua Ankaran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atentatuaren ustezko egileak balizko terrorista suizidak ziren

Turkiako agintariek adierazi dutenaren arabera, Ankaran larunbatean izandako leherketa bikoitzaren ustezko egileak bi suizida lirateke, eta haren atzean Estatu Islamikoa egon litekeela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Adostasunik ez Turkiako atentatuan hildakoen kopuruaren inguruan

Larunbatean Ankaran gertatu zen eta zifra ofizialen arabera gutxienez 97 hildako eragin zituen atentatuaren usteko bi egileak 16 pertsonaz osatutako balizko terrorista suiziden zerrenda baten parte ziren. Zerrenda Poliziaren eskuetan zegoen duela bi hilabetetik, Firat agentziak kurduak jakinarazi duenez.

Turkiako agintariek adierazi dutenaren arabera, bakearen aldeko martxa bat egin baino hiru ordu lehenago Ankarako geltoki nagusiaren aldamenean izandako leherketa bikoitzaren atzean bi suizida leudeke, eta haren atzean Estatu Islamikoa egon litekeela. Dena den, oraindik ez du inork bere gain hartu atentatuaren egiletza.

Firat agentziak dioenez, ustezko bi suizidak identifikatu dituzte dagoeneko. Dirudienez, horietako bat uztailaren 20an, Suruc herrian (herrialdearen hego-ekialdean eta Siriako mugatik gertu), jazo zen beste atentatu suizida baten egilearen anaia da.

Firaten informazioen arabera, balizko suiziden nortasunak eta argazkiak Estatu Islamikoarekin zerikusia duten 16 terroristez osatutako zerrenda batean zeuden. Aipatutako zerrenda unitate guztiei banatu zien Adiyamaneko Poliziak duela bi hilabete; ondorioz, kritikatu egin du pertsona horien aurkako jarduerarik egin ez izana.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X