Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errefuxiatuen auzian, bi aurpegi aurrez aurre Alemanian

Pegida taldeak deituta, errefuxiatuak herrialdetik botatzeko eskatu zuten milaka lagunek manifestazio batean. Beste martxa batean, errukia eskatu zuten gorrotoaren ordez.

Alemanian etorkinen auzian dauden bi aurpegiek elkar ikusi zuten atzo Dresden. Manifestazio baten bidez Gobernuari eskatu zioten ateak itxi eta azken hilabeteotan iritsitako etorkinak bidaltzeko. Tamaina bertsuko beste manifestazio batek, berriz, errukia eskatu zuen gorrotoaren ordez, eta Alemaniari errefuxiatuak hartzen jarraitzeko eskaria ere egin zioten.

Etorkinen aurkako martxak Pegida mendebaldearen islamizazioaren kontra azaldu den taldearen birsortzea ekarri du. Maiatzean Dresden astero egiten zituen talde horrek manifestazioak. Geroztik ahaztua genuen, eta orain errefuxiatuen gaineko eztabaida aprobetxatu du berriz ere azaleratzeko. Dresdeko manifestazioan Merkelen kontrako oihuak etengabekoak izan ziren.

Merkelek errefuxiatuak hartzeko politika eskuzabalaren alde egin du; ez ditu ateak aldez alde ireki, baina ez ditu itxi ere. Merkelen alderdi barruan, Kristau-demokraten Batasunean asko dira kantzilerrak hanka sartu duela pentsatzen dutenak. Bavierako Batasun sozial-kristauko aliatuak, ostera, gai honen guztiz kontra azaldu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X