Der Spiegelen arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako informazio zerbitzuek Espainiako Gobernua zelatatu zuten

Alemaniako zerbitzu sekretuek hainbat herrialdetako gobernuak eta enbaxadak zelatatu dituzte urteetan, Estatu Batuak, Frantzia, Erresuma Batua eta Espainia, besteak beste.
Angela Merkel Argazkia: Efe
Angela Merkel Argazkia: Efe

Alemaniako zerbitzu sekretuek hainbat herrialde, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Vatikanoa zelatatu dituzte, Der Spiegel egunkariak kaleratu duenez.  Hain zuen ere, Estatu Batuetako Poloniako, Austriako, Danimarkako eta Kroaziako gobernuetako telefonoak, Internet helbideak eta mezu elektronikoak zelatatu dituzte.

GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere zelatatu dituzte: Care International, Oxfam eta CICR Gurutze Gorriko nazioarteko batzordea. Horrez gain, hamarnaka kontsulatu eta enbaxada espiatu ditu.

Hain zuzen ere, AEB, Frantzia, Suedia, Portugal, Grezia, Espainia, Italia eta Austria herrialdeetako telefonoak eta mezu elektronikoak biltzen zituzten zerrendak osatu zituzten informazio zerbitzuek, egunkari horrek argitaratutako informazioaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X