Alemaniako informazio zerbitzuek Espainiako Gobernua zelatatu zuten
Alemaniako zerbitzu sekretuek hainbat herrialde, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Vatikanoa zelatatu dituzte, Der Spiegel egunkariak kaleratu duenez. Hain zuen ere, Estatu Batuetako Poloniako, Austriako, Danimarkako eta Kroaziako gobernuetako telefonoak, Internet helbideak eta mezu elektronikoak zelatatu dituzte.
GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere zelatatu dituzte: Care International, Oxfam eta CICR Gurutze Gorriko nazioarteko batzordea. Horrez gain, hamarnaka kontsulatu eta enbaxada espiatu ditu.
Hain zuzen ere, AEB, Frantzia, Suedia, Portugal, Grezia, Espainia, Italia eta Austria herrialdeetako telefonoak eta mezu elektronikoak biltzen zituzten zerrendak osatu zituzten informazio zerbitzuek, egunkari horrek argitaratutako informazioaren arabera.