Kalifornia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poliziak San Bernardinoko tiroketaren ustezko egileak hil ditu

Polizia-jazarpen ikusgarri baten ostean harrapatu dituzte, tiroketa gertatu eta ordu gutxira.
EFE
EFE

San Bernardinoko (Kalifornia) Poliziak elkarrekin harreman sentimentala zuten pertsona bi identifikatu ditu 14 hildako eta 17 zauritu eragin zituen tiroketaren ustezko egile gisa. Poliziak biak hil ditu, ihes egiten saiatzen ari zirela.

San Bernardinoko Poliziaren buruak, Jarrod Burguanek, prentsaurreko baten bidez adierazi duenez, susmagarriak honako hauek ziren: Syed Farook, 28 urteko gizonezko estatubatuarra, eta Tashfeen Malik, 27 urteko emakumezkoa (ez dakite nongoa den).

Polizia-jazarpen ikusgarri baten ostean harrapatu eta hil dituzte, tiroketa egin eta ordu gutxira.

Burguanek emandako azalpenen arabera, hilketa gertatu zen eraikinean lan egiten zuen Farookek, konderriko langilea baitzen. Asteazkenean bertan egiten ari ziren Gabonetako ospakizunera joan zen, baina handik “haserre” egin omen zuen alde. Handik gutxira, bere bikotekidearekin itzuli zen, tiroketa egiteko armak zeramatzatela.

Susmagarriak bost urtez egin zuen lan San Bernardino konderriarentzat Inland Regional Center urritasuna duten pertsonei laguntzeko zentroan (hantxe jazo zen tiroketa).

Poliziaburuak esan du ikerketa-lanek Redlands herrira (San Bernardino alboan dago) bideratu dituztela. Hara iritsitakoan, ibilgailu susmagarri bat atzeman dute, eta, ondoren, jazarpena hasi da. Azkenean, baina, harrapatu eta hil egin dituzte Farook eta Malik. Tiroketan, polizia bat ere zauritu da, baina ez dago larri.

Hirugarren erasotzaile batek ere parte hartu zuela pentsatu zen hasiera batean (tiroketa izan zen lekuan bertan pertsona bat atxilotu zuten), baina esku artean duten hipotesiaren arabera, Farook eta Malik izan ziren hilketaren erantzule bakarrak.

tzule bakarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X