Alerta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Angela Merkelen bulegoa itxi dute, pakete susmagarri batengatik

Berlin erdialdean dagoen bulegoan Gobernu bilera egitekoak ziren.
angela merkel mqp
angela merkel mqp

Alemaniako segurtasun indarrek Angel Merkel kantzilerraren bulegoa itxi dute, pakete susmagarri bat aztertzen ari direlako, Poliziaren bozeramaile batek Reuters albiste-agentziari adierazi dionez.

Lekuko batek adierazi duenez, posta bidaltzeko plastikozko lau kutxa daude eraikinaren ondoan. Agintariek ez dute mehatxua benetakoa ote den argitu.

Hain justu Gobernuko kideekin bilera egitekoak ziren Merkelen bulegoan. Ez da horrelako zerbait gertatzen den aurreneko aldia. 2010eko Gabon Zaharrean Greziatik bidalitako pakete bat atzeman zuen Poliziak; lehergaiak zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X