48 orduko su-eten ezegonkorra Alepon
Gobernuaren aldeko indarren eta oposizioko matxinoen arteko borrokaldiak errepikatu ziren atzo Alepon, Siriako iparraldean. Hala, dozenaka soldadu eta matxino hil dira su-eten berria indarrean sartu baino ordu batzuk lehenago.
Gauerditik aurrera Alepon 48 orduko su-etena aplikatu behar zutela jakinarazi zuen Siriako Indar Armatuen Komandantzia Gorenak agiri batean.
Errusiak eta AEBk su-etena inposatzeko akordioa lortu zuten, zibilen heriotzak eta krisi humanitarioa murrizteko helburuarekin. Hala ere, atzo borrokaldiak izan ziren berriro hiriko mendebaldean. Dozenaka hildako utzi zituzten borrokaldiek.
Besteak beste, Yamiat al Zahra eta Al Rashidin auzoetan izan ziren borrokaldiak. Bi aldeek artilleria erabili zuten, gerra-hegazkin siriar edo errusiarrek frontea bonbardatzen zuten bitartean.
Gainera, Abdel Karim Leili ekintzaileak Efe albiste-agentziari Internet bidez jakitera eman dionez, Fatah Alepoko matxinoek erasoaldia hasi zuten atzo hiriko mendebaldean.
Su-etena, kolokan
Azken astebetean indarkeria nagusi da Alepon. Siria osoan iragan otsailetik indarrean dagoen su-etena kolokan jarri du Alepoko indarkeriak.
Indarkeriak gutxienez 284 zibil (156 erregimenaren kontrolpean dauden eremuetan eta 128 matxinoen esku dauden tokietan) hil ditu azken egunetan, Alepon.
Zure interesekoa izan daiteke
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari bereziki aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek iragarri du eten egin dituela AEBrekiko negoziazioak, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera horietan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.