'Impeachment'a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brasilgo gobernu berria 'legez kanpokoa' da, Rousseffen ustez

Dilma Rousseffen arabera, oposizioak "indarrez hartu nahi du hauteskundeetan lortu ez duena".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Brasilgo senatari gehienek Dilma Rousseffen aurka bozkatu dute

Dilma Rousseff herrialdeko presidentearen kontrako epaiketa politikoa abiatzea eta prozesuak dirauen artean kargutik kentzea erabaki du Senatuaren gehiengoak.

20 orduko eztabaida luzearen ondoren egin dute bozketa Ganberan. 55 senatarik egin dute epaiketa politikoaren alde; 22k, kontra.

Prozesuak dirauen artean (gehienez ere 180 egun iraungo du), Presidentetzatik kanpo egongo da Rousseff. Michel Temer presidenteordeak hartuko du haren lekua. Berez, 2019ko urtarrilaren 1ean bukatu behar zuen Rousseffen agintaldiak.

Blairo Maggi senataria izan da aldekoen eta kontrakoen arteko oreka apurtzen lehena. Iragarri duenez, Temer presidenteordeak Nekazaritza Ministerioa eskaini dio.

Gutxi batzuek babestu dute Rousseff. Horien iritzian, "demokraziaren kontrako kolpea" da abiatutako prozesu politikoa.

2014-2015 aldian Gobernuak egindako trikimailu fiskalengatik epaitu nahi dute Rousseff. Brasil krisi ekonomiko betean zegoela, Exekutiboaren kontuak makillatu zituen. Jesus Torquemada EiTBren nazioarteko gaietan adituak nabarmendu duenez, paradoxa dirudi, baina Rousseff salatu duten senatarien erdiek baino gehiagok justiziarekin auziak dituzte, eta delitu larriagoak egotzi dizkiete.

Dena dela, senatari askok prozesu politikoa abiatzeko beste arrazoi batzuk aipatu dituzte: Petrobras konpainiarekin lotutako ustelkeria kasua, krisi ekonomikoa edota hauteskunde kanpainan emandako hitza ez betetzea, besteak beste.

"Legez kanpokoa da"

Dilma Rousseffek errugabea dela defendatu du, eta gertatutakoa "zuzenbidezko trikimailu bat" izan dela azaldu du. Michel Temeren gobernu berria legez kanpokoa dela uste du, ez dutelako hauteskundeetan aukeratu.

Bere gobernuaren ministroekin izan da Planalto jauregia utzi aurretik. Senatuak erabakia hartu eta ordu batzuk beranduago agertu da Roussef, "54 milioi brasildarrek aukeratu" dutela gogoratzeko. Gainera, bere "zintzotasuna eta duintasuna" defendatu ditu. "Egin ez dudan zerbaitegaitik zigortu naute", esan du, eta oposiza hasieratik bera kargugabetzeko lanetan aritu dela salatu du.

"Aukeratu nindutenetik, oposizioak botoak berriz zenbatzea eskatu zuen, hauteskundeak baliogabetzeko. Gero, nire aurka konspiratzen aritu dira", esan du presidentetzatik kanpo gelditu den politikariak. Rousseffen arabera, horrek herrialdean "ezegonkortasun politikoa" eragin du, "susperraldi ekonomikoa" galaraziz.

Oposizioak, bere ustez, "indarrez hartu nahi du hauteskundeetan lortu ez duena".

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X