Bigarren itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Posta bidezko bozek erabakiko dute nor izango den Austriako presidente

Norbert Hofer muturreko nazionalistaren eta Alexander Van der Bellen ekologistaren arteko berdinketa teknikoa bihar argituko da posta bidez bidalitako 900.000 botoak zenbatzen direnean.
Norbert Hofer muturreko nazionalista eta Alexander Van der Bellen ekologista
Norbert Hofer muturreko nazionalista eta Alexander Van der Bellen ekologista

144.006 botoko aldea besterik ez dio ateraon Norbert Hofer muturreko nazionalistak eta Alexander Van der Belle bere arerio progresistari Austriako presidentetzarako hauteskundeetan.

Berdinketa tekniko hori bihar desegingo da, posta bidez bidalitako 900.000 botoak zenbatzen direnean (hautesle-erroldaren % 14).

Norbert Hofer muturreko kontserbadorea. Argazkia: EiTB

Austriako eta nazioarteko hedabideek asteak zeramatzaten Austria polarizatuta zegoela esanez, baina banaketa herrialdea matematikoki banatzeraino iritsi da.

Hoferren mezuek ("austriarrak lehendabizi" eta "sozial abertzaletasuna") eta atzerritarrei mugak ixteko jarrerak austriarren % 51,9aren babesa lortu dute. Bestalde, Van der Bellenek, 72 urteko intelektuala bera, gainerako % 48,1a eskuratu du. Hark erabilitako mezuak Europaren eta errefuxiatuei ateak irekitzearen aldekoak izan dira, eta pertsona moderatu eta tolerante baten irudia erakutsi du.

austria

Alexander Van der Bellen. Argazkia: EFE

Apirilaren 24an egin zen lehenengo itzulian posta bidezko botoak 2,2 puntu murriztu zuen bi hautagaien artean zegoen aldea (harako hartan Van der Bellenen mesedetan). Bi hautagai horiek lehen eta bigarren postuetan geratu ziren sei hautagairen artean. Austriako historian zehar lehendabiziko aldiz geratu dira Alderdi Sozialdemokrata eta Popularra behin betiko bigarren itzulitik kanpo.

Van der Bellenek hiri handietan, emakumeen eta prestakuntza gehien duten austriarren artean lortu du babesa; Hoferrek, berriz, landaren, gizonezkoen, gazteen eta langileen artean (azken horien ustetan, sozialdemokraziak eta orokorrean ezkerrak alde batera utzi baititu).

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X