Erreferenduma Erresuma Batuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBn jarraitzeko aukerak aurrea hartu dio 'Brexit'ari inkestatan

Jo Cox diputatu laboristaren hilketaren ondoren egindako lehendabiziko inkestak hiru puntuko aldea ematen dio Europar Batasunean jarraitzeko aukerari. Ostegunean egingo dute erreferenduma.
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasunean jarraitzea nahi du. EiTB
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasunean jarraitzea nahi du. EiTB

Europar Batasunean (EB) jarraitu ala ez erabakitzeko Erresuma Batuan egingo den erreferendumerako lau egun falta direnean, EBn jarraitzeko aukerak (% 45) hiru puntuko aldea ateratzen dio 'Brexit'ari (% 42), hots, EBtik irteteari. Hala dio behintzat Mail on Sunday egunkariak gaur argitaratutako inkestak.

Survation enpresak ostegunean eta ostiralean telefono bitartez egindako elkarrizketetatik atera dituzte azken inkesta horretako emaitzak eta, hain zuzen ere, Jo Cox diputatu laborista hil osteko egindako lehendabiziko inkesta da.

Bestalde, YouGov enpresak ITV telebista katearentzat egindako beste inkesta baten arabera, 'Brexit'ak (% 44) bi puntuko aldea ateratzen dio EBn jarraitzeko (% 42) aukerari. YouGov enpresak asteazkenean eta ostegunean egindako elkarrizketak erabili ditu emaitzak ateratzeko.

Jo Cox diputatu laborista ostegunean hil zuten Ingalaterran, Leedsetik gertu.

Coxen hilketak erreferendumaren inguruko kanpaina astindu du; izan ere, Jo Cox EBn jarraitzearen aldeko kanpaina egiten ari zen. Hilketaren ondoren bi aldeek bertan behera utzi zuten kanpaina gaur arte gutxienez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X