Estatu Islamikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraso bat egiteko asmoa zuen ustezko jihadista hil dute Kanadan

Aaron Driver Winnipegeko gaztea 2014an identifikatu zuen lehen aldiz Kanadako zerbitzu sekretuak.
Hildakoa 24 urteko Aaron Driver da. Argazkia: EiTB
Hildakoa 24 urteko Aaron Driver da. Argazkia: EiTB

Kanadako hiri nagusietako batean eraso suizida berehala egiteko asmoa zuen Estatu Islamikoaren ustezko jarraitzaile bat hil du gaur Poliziak, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.

CBC Kanadako telebista publikoak hildakoa identifikatu du. 24 urteko Aaron Driverrek duela bi urte talde jihadistarenganako begikotasuna azaldu zuen lehen aldiz.

Polizia operazioa Strathroyn egin dute, Torontotik 225 kilometro mendebaldera.

Aldez aurretik, “mehatxu terrorista” zapuzteko operazio baten berri eman du Kanadako Poliziak, baina susmagarriaren xehetasunik eman gabe.

Ondoren, telebista publikoak ustezko jihadistaren irudia zabaldu du, buru-beroki batekin estalita. “Susmagarri baten eraso terroristaren mehatxuaz ohartarazi du Gobernuak mezu batean”, jakinarazi dute.

CBCk azaldu duenez, Driver Winnipegekoa (Kanadako erdialdea) eta Estatu Islamikoaren jarraitzaile ezaguna zen. 2014an identifikatu zuen lehen aldiz Kanadako zerbitzu sekretuak, Twitter sare sozialean talde jihadistari babesa adierazteko mezuak idatzi zituenean, Harun Abduranham izengoitiarekin.

2015ean atxilotua

Driver 2015eko ekainean atxilotu eta baldintzapeko askatasunean utzi zuten, mugimenduak murrizteko; izan ere, ekintza terroristak aurrera eramateko lanean ari zela uste zuten Kanadako buruzagiek.

Bestalde, Driverrek lehergailu bat erabiltzeko asmoa omen zuen, eraso suizida bat egiteko toki publiko batean, baina operazioan lehergairik atzeman ote duten ez dute zehaztu, CTV telebistak azpimarratu duenez.

Poliziak operazioa goizeko lehen orduan egin du; izan ere, Driverrek erasoa berehala puntako orduan egiteko beldurra zuten agintariek.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X