AEBko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FBIren jarrera ikertuko dute, Clintonen mezuak direla eta

AEBko hauteskundeetarako hamar egun falta zirenean, ikertu gabeko beste posta elektroniko pribatu batzuk aurkitu zituztela jakinarazi zuen FBIk.

Hillary Clinton hautagai demokrataren mezu elektronikoak direla eta, Ikerketa Bulego Federalak (FBI) izandako jarrera ikertuko dutela iragarri du ostegun honetan Michael Horowitz AEBko Justizia Departamentuko inspektore nagusiak.

AEBko Kongresuko kide batzuk kezkatuta agertu ziren hauteskundeetarako astebete eta erdi falta zenean ikertu gabeko beste posta elektroniko pribatu batzuk aurkitu zituztela jakinarazi zuenean FBIko zuzendariak. Antza denez, 2009 eta 2013 urteen artean igorri zituen posta elektroniko pribatuak, Hillary Clinton estatu idazkaria zenean.

Arrazoi horregatik, FBIren jarrera ikertuko dutela azaldu du AEBko Justizia Departamentuko inspektore nagusiak. FBIaren zuzendariak Clinton ez auzipetzeko erabaki zuen AEBko hauteskunde-kanpainan, baina  geroago beste erabaki bat hartu zuen.

2016ko urriaren 28an, AEBko hauteskundeetarako hamar egun besterik ez zirenean falta, ikertu gabeko beste posta elektroniko pribatu batzuk aurkitu zituztela iradoki zuen FBIaren zuzendariak.

Adierazpen horiek zalaparta handia piztu zuten hauteskunde-kanpainaren azken egunetan, eta FBIk izandako jarreraren inguruan iritzi ezberdinak zabaldu ziren.

Abenduan, horrek estatu garrantzitsuetako hautesleen erabakian eragin handia izan zuela esan zuen AEBko hautagai demokratak eta Florida edota Ipar Carolinaren adibideak jarri zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X