Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siriako Armadak Palmiraren kontrola berreskuratu du

Armadaren esanetan, jihadistak hondakin historikoetatik botatzea, "Daesh talde terroristarentzako kolpe gogorra izan da eta euren atzerapena eta kolapsoa hasi dute".
Errusiako eta Siriako hegazkintzaren babesa jaso du Armadak. Argazkia: EFE
Errusiako eta Siriako hegazkintzaren babesa jaso du Armadak. Argazkia: EFE

Siriako Armadak gaur iragarri duen arabera, Palmira hiriaren kontrola berreskuratu dute.  Estatu Islamikoa talde jihadistaren eskuetan zegoen hiria, eta hegazkintza errusiarraren babesa jaso dute.

"Indar Armatuetako gure taldeak, aliatuen laguntzarekin, Tadmur hiria (Palmira arabieraz) eta inguratzen dituen lurraldeak berreskuratu dituzte eragiketa militarren ostean", adierazi du Armadak, SANA albiste agentziaren esanetan.

Bidali duten komunikatuan, Errusiako eta Siriako hegazkintzaren babesa jaso dute soldaduek.

Armadaren esanetan, jihadistak hondakin historikoetatik botatzea, "Daesh talde terroristarentzako kolpe gogorra izan da eta euren atzerapena eta kolapsoa hasi dute".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X