Erasoa Londresen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Urkiola: ‘Kaosa da nagusi inguruan, dena itxita dago’

Erdiguneko kale nagusiak itxi dituzte, eta sirena hotsak entzun daitezke inguruan. Ondoren, Londresko Olinpiar Estadioaren ingurura joan behar izan du.
Hainbat lagun zauritu diran Londresen izandako erasoan. Argazkia: EFE
Hainbat lagun zauritu diran Londresen izandako erasoan. Argazkia: EFE

Joseba Urkiola EiTBko kazetariak Londresko erdigunea bisitatzen ari zela izan du Westminster zubian izan den erasoaren berri. Turista ugari dauden inguruan jazo da gertaera.

Bere esanetan, “zirrara eta kaosa nagusitu da” inguruan, eta “Londres helikopteroz bete” da.  Eitb.eus-i jakitera eman dionez, erdiguneko kale nagusiak itxi dituzte, eta sirena hotsak entzun daitezke inguruan. Ondoren, Londresko Olinpiar Estadioaren ingurura joan behar izan du, Londresko erdigunetik 25 bat minutura.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi