Londres
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 lagun atxilotu dituzte asilo eskatzaile bati jipoia ematea egotzita

Erresuma Batuko Poliziak hiru pertsonaren irudiak zabaldu ditu, ostiral gauean gertatutakoa argitzeko. Izan ere, 20 bat pertsonak jipoi itzela eman zieten 17 urteko pertsona bati.

Erresuma Batuko Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu, ostiral gauean 20 pertsonak Croydonen asiloa eskatu zuen gazte bati emandako jipoiarekin zerikusia dutelakoan.

Ikerketaren baitan, Poliziak hiru pertsonaren irudiak zabaldu ditu, ostiral gauean gertatutakoa argitzeko. Izan ere, 20 bat pertsonak jipoi handia eman zioten 17 urteko pertsona bati. Zauri larriak eragin zizkioten buruan eta aurpegian.

Gazteak Londres hegoaldeko ospitale batean jarraitzen du, larri, baina egonkor, arriskutik kanpo. Erasoaren egunaz geroztik, Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu, eta zortzik atxilotuta jarraitzen dute.

Gau hartan gertatutakoari buruzko informazio gehiago lortzeko, Poliziak laguntza eskatu die erasoa ikusi zutenei, eta identifikatu nahi dituen hiru pertsonen (emakume bat eta bi gizon) irudiak zabaldu ditu, haiekin hitz egiteko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X