Arma kimikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putinek Siriako eraso kimikoa argitzeko nazioarteko ikerketa eskatu du

Siriako Gobernuak arma kimikoak ez dituela inoiz erabili berretsi du, eta Hagara bidaliko ditu Turkiak autopsien emaitzak. Sarin gasa erabili zutela baieztatu dute.
Vladimir Putin
Vladimir Putin

Errusiako presidenteak, Vladimir Putinek, Siriako iparraldeko Idleb probintzian asteartean izandako eraso kimikoaren inguruan nazioarteko ikerketa "zehatza eta inpartziala" egitea eskatu du.

Kremlineko buruaren ustez, "onartezinak" dira ikerketa egin arte "edozein talderen kontra egindako salaketak".

Israeleko lehen ministroari, Benjamin Netanyahuri telefonoz esan dio hori Putinek, Siriako krisiaren inguruan hitz egin dutenean, Kremlinaren webgune ofizialean irakurri daitekeen komunikatu batean.

Siriako Gobernuak ez duela inoiz arma kimikorik erabili berretsi du

Siriako Gobernuak esan duenaren arabera, Armadak ez du inoiz arma kimikorik erabili herrialdean, eta hegazkinek Jan Sheijun hirian zegoen "biltegi terrorista" bati eraso zioten duela bi egun. Bertan zeuden gai toxikoak, horren esanetan.

"Siriako Armadak arma kimikoak inoiz erabili ez dituela eta erabiliko ez dituela azpimarratu nahiko nuke, ez herriaren eta umeen, ez, edozein egoera izanda ere, morteroekin zibilak erasotzen dituzten terroristen kontra", esan du Kanpo ministroak, Walid Al Mualemek, Damaskon egindako prentsaurreko batean.

"Edozein taldek erabiltzen dituela ere, arma kimikoen erabilera erabat gaitzesten du Siriak", gaineratu du ministroak.

"Oso txikia da kasko zuriek eta beste batzuek grabatutako lurraldea, beraz, eraso kimiko bat izatekotan, kilometro bateko perimetroan zabaldu beharko zen gasa", nabarmendu du.

Ministroak aurreratu duenez, Siriako Gobernuak gertakariaren inguruko ikerketa batzordea sortzeko edozein proposamen aztertuko du; betiere, politizatuta ez badago, neutrala bada eta ordezkaritza zabala badu.

Hagara bidaliko ditu Turkiak autopsien emaitzak

Turkiako Osasun ministroak, Recep Akdagek, jakitera eman duenez, asteartean Siriako Idlib probintzian izandako erasoan hildako hiru herritarren autopsien emaitzak Hagara bidaliko ditu Siriako Gobernuak.

Osasun zentro batean hil ziren hiru siriar horiek. Erasoaren ondorioengatik oso egoera larrian heldu ziren bertara. Autopsiak goizeko lehenengo orduetan amaitu dituzte.

Turkiako poliziek duten informazioaren arabera, Siriako Armadak jakinaren gainean erabili zituen arma kimikoak. Ez ziren matxinoenak, eta ez ziren lehertu bonbardaketa baten ondorioz, Damaskotik eta Moskutik esaten duten bezala.

Gertatutakoaren inguruko ikerketa Munduko Osasun Erakundearekin batera egitea nahi du Turkiak. Erasoan zer gai erabili zuten jakin nahi dute; AEBko iturri militarren arabera, baliteke sarin gasa izatea. Turkiako Osasun Ministerioak baieztatu egin du gas hori erabili zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X