Hamasek beste hiru gorpu entregatu dizkio Israeli
Bestalde, Israelek gazatarren 225 gorpu itzuli ditu, horietako asko abusuen eta torturen zantzuekin.
Gorpuak berreskuratzen, Gazan. Argazkia: Europa Press.
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak (ICRC) Hamas erakunde palestinarrak Gazan zituen hiru bahituren gorpuak jaso ditu igande gauean, Israelgo Armadak iragarri duenez.
"Gurutze Gorriak emandako informazioaren arabera, hiru bahituren hilkutxak eman dizkiete, eta Israelgo Armadak Gazan dituen tropen esku uzteko, bidean dira", dio indar armatuen komunikatuak.
Nahiz eta talde palestinarrak ez duen aurkitutako gorpuen identitatearen berri ematen, oraingoan informazio hori partekatu du, azken gorpuekin gertatutakoa ikusita.
Izan ere, ostiral gauean, Hamasek hiru gorpu entregatu zituen, baina ezin izan zuen haien identitatea ziurtatu. Israelek, ordea, Gazara itzuli zituen gorpuak, horietako bat ere israeldarra ez zela baieztatu ondoren.
Bien bitartean, Israelek gazatarren 225 gorpu itzuli ditu, horietako asko abusu eta tortura zantzuekin.