38 hildako, akordioaren urraketa larriak eta Rafahko pasabidea itxita, su-etenetik astebetera
Netanyahuk ziurtatu du Rafahko pasabidea ez dutela oraingoz irekiko, Palestinak Egipton duen Enbaxak eta Munduko Osasun Erakundeak kontrakoa ohartarazi badu ere. Atzo bertan, eraso batek familia bereko 11 pertsona hil zituen Gazan.
Gazatarrak, azken bonbardaketaren ostean. Argazkia: EFE
Hamasek gaur, larunbatarekin, salatu duenez, Israelek 47 aldiz urratu du urriaren 10etik indarrean dagoen su-etena, eta 38 pertsona hil ditu ordutik.
"Israelen okupazioak hainbat urraketa larri egin ditu Gazako Zerrendan gerraren amaiera iragarri zenetik. Hain zuzen ere, 47 urraketa dokumentatu dituzte orain arte, su-etenerako ituna eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren arauak argi urratuta", zabaldu dute ohar baten bidez.
Urraketen artean, "zibilen aurkako delitu zuzenak, zibilen aurkako bonbardaketak, berariaz burututako erasoak eta zibilen atxiloketak" izan direla salatu du Gazako Gobernuak.
Gazako Osasun agintarien arabera, kasu gehienetan etxera bidean zihoazen gazatarrak hil dituzte, bi urtez erbestean izan ostean.
68.000 hildakotik gora
Israelek Gazan egindako erasoaldietan 68.116 pertsona hil dituzte, Zerrendako Osasun Ministerioak egindako azken zenbaketaren arabera, desagertutzat zituen 120 pertsona gehitu baititu.
Gainera, atzo, Israelek Gaza hirira zihoan familia baten minibusaren aurka egindako erasoan familia bereko 11 pertsona hil zituen: 9 gorpu aurkitu dituzte erasoaren lekuan, eta 2 haur desagertuta daude.
Israelek 135 gorpu entregatu ditu 15 egunetan
Azken orduetan, Israelgo agintariek 15 palestinarren gorpuak entregatu dizkiete Gazako Zerrendako agintariei.
Guztira, 135 gorpu jaso ditu Ministerioak, ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Hamasek bahitutako 9 pertsonaren gorpuak entregatu ditu
Israelgo Armadak ziurtatu duenez, Gurutze Gorriak bahitu israeldar baten gorpua jaso du larunbat goizaldean.
Gazan hildako israeldar bahituak entregatzea Benjamin Netanyahuren gobernuaren eta talde palestinarraren arteko bake akordioaren tentsio puntuetako bat da; izan ere, Hamasek esan du ez dituela berreskuratu Israelek bi urtez Zerrendaren aurka eraso egin ondoren hondakinen artean lurperatuta geratu diren biktima guztiak.
Hamasek orain arte bahituen 9 gorpu entregatu ditu, gaur gauean entregatuko duena zenbatu gabe.
Gainerako 19ak ez omen dituzte oraindik aurkitu.
Rafahko pasabidea, itxita
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk ziurtatu du Rafahko pasabidea, Gaza eta Egipto artekoa, itxita egongo dela oraingoz. Kontrara, Palestinak Egipton duen Enbaxadako eta Munduko Ossun Erakundeko iturriek ohartarazi dute astelehenean irekiko dutela.
"Hamask bahituak entregatzeko eta akordioa betetzeko orduan erakusten duen jokabidearen araberakoa izango da irekiera", jakinarazi du ohar baten bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "de facto" itxiko dela; izan ere, droneekin egindako erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu baten bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.