AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek FBIren zuzendaria egotzi du

Trumpek azpimarratu du FBI AEBko erakunde errespetatuenetako bat dela eta, Comey kargugabetuta, "harribitxi honen hasiera berria" izango da.
James COmey, gaur arte FBIren zuzendari izan dena. Argazkia: Efe
James COmey, gaur arte FBIren zuzendari izan dena. Argazkia: Efe

Donald Trump AEBko presidenteak James Comey FBIren zuzendaria egotzi du, Justizia Departamentuaren "aholku argiak" jarraituta, Etxe Zuriak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez.

Trumpek azpimarratu du FBI AEBko erakunde errespetatuenetako bat dela eta, Comey kargugabetuta, segurtasun agentzien artean "harribitxia den honen hasiera berria" izango dela. Presidentea dagoeneko ordezkoa bilatzeko lanean ari da.

Presidenteak berak igorri dio eskutitz bat Comeyri, zenbait hedabidek diotenez, eta kaleratzeak "berehalako eragina" duela adierazi dio bertan.

"Nahiz eta aintzat hartzen dudan hiru aldiz esan didazula ez nagoela ikerketapean, ados nago Justizia Departamentuarekin, eta uste dut ez zarela gai bulegoa modu egokian zuzentzeko", esaten du Trumpek eskutitzean, antza denez, FBIk Errusia eta egungo presidentearen hauteskunde-kanpainaren arteko loturaren inguruan egin zuen ikerketari aipamena eginez.

"Ezinbestekoa da buruzagi berri bat bilatzea, FBIk konfiantza berrezarri dezan publikoarengan, legea aplikatzeko misioa betetzeko", dio Trumpek.

Comeyk aurreko astean esan zuenez, Huma Abedin Hillary Clintonen aholkulari ohiak milaka mezu elektroniko bidali zituen bere senarraren ordenagailutik. Alabaina, hori ez zen gertatu, eta Comeyk hanka sartu zuen Kongresuan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X