Trumpen Gobernua eta prentsa, aurrez aurre berriz ere
AEBko prentsak eta Gobernuak adierazpen kontrajarriak egin dituzte beste behin ere, oraingo honetan Donald Trump, Sergei Lavrov Errusiako Kanpo Arazoetarako ministroa eta Sergei Kisliak enbaxadore errusiarraren arteko bilera, eta bertan Trumpek partekatu omen zuen informazioa dela eta.
The Washington Post egunkariak aireratu duenez, presidente estatubatuarrak ordezkari errusiarrei emandako informazioa Inteligentziaren informazioa partekatzeko akordio bati esker jaso omen zuen AEBk, eta informazio sekretua da. Izan ere, txosten horren nondik norakoak aliatuei ere ez zitzaien azaldu, eta Gobernu estatubatuarraren baitan ere mugatu dute hedapena.
Estatu Batuei informazioa eman zien aliatuak ez omen zion baimenik eman materiala Errusiarekin partekatzeko. Hori dela eta, iturriek egunkariari esan diotenez, Trumpek arriskuan jarri du Estatu Islamikoaren funtzionamendua barrutik ezagutzen duen aliatuarekin ezarritako harremana, datuak Errusiari emanda.
Egunkariaren iturriaren arabera, Trumpek informazio gehiago partekatu du "Errusiako enbaxadorearekin", Washingtonen aliatuekin baino.
Alabaina, Etxe Zuriko bozeramale batek agerraldia egin du informazioa plazaratu ostean eta The Washington Post egunkariak publikatutakoa "faltsua" dela ziurtatu du.
"Albistea faltsua da", esan du prentsaurreko arin batean H.R. McMaster Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko aholkulariak. Era berean, baieztatu duenez, Trumpek ez zion "iturri, metodo edo operazio militarren" berri eman Lavrovi, nahiz eta egunkariak ez duen hori aipatu.
"Ni bertan egon nintzen, eta hori ez zen horrela gertatu", esan du berriz ere McMasterrek. Halere, onartu d Trumpek eta Lavrovek bi herrialdeen mehatxuez hitz egin zuten, baita "merkataritza abiazioaren" aurkako mehatxuaz ere.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz