Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEB, aurrena; atmosfera, gero

Trumpen arabera, Parisko Akordioa Txina eta Indiaren konspirazioa da, AEBri lanpostuak kentzeko. Mundua gehien kutsatzen duen bigarren herrialdeak egingo duenak guztioi egingo digu kalte.

Munduko herrialde denek sinatu zuten orain bi urte Parisko akordioa. Denek agindu zuten neurriak hartuko zituztela energia berriztagarriak erabiltzen hasi eta energia fosilak albo batera uzteko. Egia da akordioa betetzen ez duenarentzat akordioak ez duela zigor mekanismorik ez duela aurreikusten, baina konpromisoak benetakoa zirudien sinatu zutenean.

Beroketa globala denentzako litzateke mehatxua. Horregatik sinatu zuten akordioa. Bada ez, ez zen hori izan arrazoia, nonbait. Trumpen arabera, hitzarmenaren helburu nagusia izan zen Ameriketako Estatu Batuei (AEB) kalte egitea eta bertako enplegua suntsitzea. Parisko Akordioa, Trumpen bertsioan, Txina eta Indiaren konspirazioa da, AEBri konpetentzia desleiala egiteko eta herrialde horietara eramateko Ameriketako Estatu Batuetan galduko diren lanpostuak.

Hori da Trumpek munduaz duen ikuskera eta horixe bera da "America first". AEBko atmosferaren inguruan harresia eraiki ahal balitz, eraiki dezatela eta ito daitezela eurak barruan. Baina jakina, ezin daiteke atmosfera hesitu, eta mundua gehien kutsatzen duen bigarren herrialdeak egingo duenak, ezinbestean, denak kaltetuko gaitu. Optimista izanda, litekeena da AEBko hurrengo presidentea Parisko Akordiora bueltatzea, eta urte batzuetako galera baino ez izatea. Dena dela, klimaren egoera ikusita, denbora askorik ez dugu.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X