Rajoyk kooperazio handiagoa eskatu dio EBri, jihadismoari aurre egiteko
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Europar Batasunari eskatu dio kooperazio handiagoa hainbat arlotan, adibidez polizia-arloan eta inteligentzia-zerbitzuetan, terrorismo jihadistari aurre egitea xede.
Kataluniako atentatuetatik hamaika egun igaro denean (16 lagun hil ziren bertan, eta dozenaka zauritu, 38 herrialdetakoak) Eliseo Jauregian izandako bileran egin zuen eskaera hori; bertan, Rajoy Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin, Angela Merkel Alemaniako kantzelariarekin eta Pablo Geniloni Italiako Lehen Ministroarekin bildu da.
Eskaera hori bilera hasi aurretik egindako prentsaurrekoan ere luzatu du; gainerako europar hiru liderrak izan dira bertan, baita Europar Batasuneko Kanpo Politikaren Goi Ordezkari Federica Mogherini, Nigerreko presidente Mahamadou Issoufo, Txadeko presidente Idriss Deby, eta Libiako Presidentetza Kontseiluaren presidente Fayez al-Sarraj.
Lau europar herrialdeen arteko bilera hasi aurretik, guztiak bildu dira migrazioaren krisiari eman beharreko erantzuna eztabaidatzeko.
Parte-hartzaile guztiek agertu zioten elkartasuna Rajoyri, Kataluniako atentatuaren aurrean, eta Macronek, ateak itxita egindako hitzaldietan, Espainiako herritarrek emandako erantzunaren duintasuna goraipatu zuen.
Macronen iritziz, erasoa Europa osoaren aurkakoa izan zen; Bartzelona, izan ere, 'hiri oso europarra da'.
Rajoyk eskerrak eman zituen babes-erakusketa horiengatik, eta berretsi zuen terrorismoa mundu-mailako mehatxua dela; hortaz, erantzuna ere mundu-mailakoa izan behar da.
'Borroka hau guztion artean egin behar dugu. Denok elkarrekin eta munduko herrialde guztiekin', nabarmendu zuen Gobernuaren presidenteak.
Idriss Deby Txadeko presidenteak ere hitz egin du atentatuaren gainean, bai eta beste herrialde batzuetan ere berriko izandakoen gainean (Burkina Fason, kasu); esan nahi izan du herrialde guztiek dutela arriskua.
Aurre egiteko, Libiako arazoari irtenbidea emateko deia egin du; izan ere, uste du herrialde hori, gaur egun, 'terrorista-inkubagailua' dela.
Barne ministroak bilduko dira Espainian
Mariano Rajoyk astelehen honetan aurreratu duenez, ondorengo aste edo hilabeteotan G-6 izeneko taldeko Barne ministroak bilduko dira Espainian, xede izanik aztertzea terrorismoaren kontrako borrokan kooperazioa nola hobetu. G-6an herrialde hauek daude: Espainia, Frantzia, Alemania, Italia, Polonia eta Erresuma Batua.
'Laster bilduko dugu Espainian G-6 izeneko taldea, eta nik Emmanuel Macron Frantziako presidenteari uztaileko goi-bileran proposatu nion gauza bat planteatuko dut: antzeko egoeran gauden Europako herrialdeetako inteligentziaren eta terrorismoaren aurkako borrokaren buruen bilera bat, segituan egitekoa', esan du Rajoyk Parisen egindako goi-bileraren ostean. Ondorengo liderrak izan dira bertan: Frantziakoa, Alemaniakoa, Italiakoa, Nigerrekoa, Txadekoa eta Libiakoa. Federica Mogherini Europar Batasuneko Kanpo Politikaren Goi Ordezkaria ere izan da.
Gobernuko presidenteak nabarmendu du terrorismoa 'mundu-mailako gaia' dela; Bartzelona eta Cambrilseko atentatuek baieztatzen dute horren aurkako borroka 'guztien artean' gauzatu behar dela, 'eta munduko herrialde guztietan'.
Rajoyren iritziz, nazioarteko terrorismoari aurre egiteko bost ideia izan beharko lirateke kontuan: herrialde guztietako segurtasun-indarren arteko lankidetza, herrialdeen arteko nazioarteko kooperazioa (Espainiak Maroko eta Frantziarekin duena, adibide), erradikalizazioaren aurkako borroka (ez bakarrik Interneten bidez), terrorismoaren finantzazio-iturriak indargabetzea eta biktimak aitortzea.
Azken puntu horri dagokionez, Rajoyk esan du beharrezkoa dela egitea Biktimen Eskubideen Europar Gutun bat: 'Uste dut terrorismoaren biktimen nazioarteko estatutu bat egiteak mezu bat ekarriko lukeela, alegia, memoriaren, duintasunaren eta justiziaren hastapenekin konpromiso sendo baten mezu bat'.
Legez kanpoko immigrazioaren aurkako goi-bilera, Madrilen
Bestalde, Espainiako presidenteak aurreratu du hainbat lider europar eta afrikar bilduko direla Madrilen udazkenean, gizakien trafikatzaileen sareak indargabetzeko asmoarekin (maiz, talde terroristekin daude erlazionatuta sare horiek); halaber, Afrikako garapen ekonomikoa sustatuko duten neurriak abiatuko dira.
'Europar Batasuna-Afrikar Batasuna goi-bilera egin baino lehen (azaroaren amaieran gauzatuko dute, Boli Kostan), Madrilen egingo dugu, urriaren amaieran edo azaroaren hasieran, beste bilera bat, Parisen egiten ari garen hau bezalakoa, ikusteko zein erabaki hartu ditugun eta, batez ere, ikusteko nola ezarri diren', adierazi du.
Goi-bilera hori astelehen honetan Parisen egin denak bezalako formatua izango du, eta Boli Kostan egingo dutena prestatzeko balio izango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.