Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Koreari beldur

Piongianek interesa dakioke Hego Korea konkistatzea, herrialde aberatsa delako. Horregatik daude kezkatuta hegokorearrak eta japoniarrak, Koreen arteko gerraren aurrean entzungor geratu ezin direlako.

Japoniarrak beldurtzen hasi dira, Ipar Korea jaurtitzen ari den misil kopurua dela-eta. Gauza bera gertatzen ari zaie hegokorearrei. Kezka bi arrazoik eragiten die bi herrialde horiei: Ipar Koreak jaurtitako misilen batek huts egin eta Japonia edo Hego Koreako lurretan erortzeko aukerak eta Ipar Korearen balizko eraso batek.

Ipar Korea misil kopuru handia ari da biltzen eta, akaso, baita bonba nuklearren bat ere. Piongiangek leherketa atomikoen probak egin ditu, baina ez dago garbi bonba atomikoa jaurtitzeko modua ote duen. Inork ez daki zeintzuk diren Kim Jong-Unen benetako asmoak. Ipar Koreako propagandak dioenez, Ameriketako Estatu Batuengandik (AEB) defendatzeko armategi atomikoa nahi du. Baina Hego Korea eta Japonia ez dira fio… Izan ere, Hego Korea erasotzea bada asmoa? Gauza bat agerikoa da, Hego Koreari ez zaio Ipar Korea konkistatzea interesatzen. Interes ekonomikorik ez duen herrialdeari eta pobrezian bizi diren 25 milioi herritarri eman beharko lieke laguntza. Ipar Koreari, ordea, interesa dakioke Hego Korea konkistatzea, herrialde aberatsa delako. Horregatik daude kezkatuta hegokorearrak, eta baita japoniarrak ere, bi Koreen arteko gerratik aparte ezingo liratekeelako gelditu.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X