Londresko atentatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Seigarren pertsona bat atxilotu dute Londresko erasoarekin lotura duelakoan

17 urteko gizasemea hiriburuaren hegoaldean hartu dute atxilo, bart.
Atentatua Londresen. EFE
Larrialdi zerbitzuak eta Polizia, ostiralean, atentatua gertatu ondorengo uneetan. EFE

Erresuma Batuko Poliziak pertsona bat atxilotu du gaur Londresen, ostiralean hiriburuan izandako atentatuarekin zerikusia duelakoan, hedabide britainiarrek zabaldu dutenez.

Atxilo hartutakoa 17 urteko gizon bat da. Thornton Heathen (Londres hegoaldea) atxiki dute, Erresuma Batuan 00:05 zirenean (01:05, Euskal Herrian).

Azken horrekin, sei pertsona atxilotu dituzte jada Parsons Green metro geltokian etxean egindako bonba batekin egindako erasoarekin lotura dutelakoan. 22 pertsona zauritu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X